Kirolak Lehen Hezkuntzan

Kirolak Lehen Hezkuntzan

13/12/13

Eskola Kirola

Hona hemen nire ustez garrantzitsua den orri bat, hemen zenbait alderdiak ikusi ahal ditugu:
http://aplijava.bizkaia.net/BKIN/?idioma=EU




Zer da eskola kirola?

Eskola-umeek nahitaezko eskola-aldian baina eskola-orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da. Eusko Jaurlaritzaren dekretua, eskola kirolari buruzkoa.

Dekretuko definizio hori garatu eta geure egiten dugu, Eskola Kirolaren Atalak dituen xedearen eta ikuspegiaren bitartez. Hori guztia Euskalit erakundearekin (Bikaintasunerako Euskal Erakundea - Fundación Vasca para la Excelencia), erakundeen bikaintasun-kudeaketari buruz egiten dugun prestakuntzari eske. 

Xedea 

Eskola Kirolaren Atalaren xedea hau da: kirol eskaintza sustatu, ahalbidetu, antolatu eta arautzea Bizkaiko Lurralde Historikoko eskola-umeentzat, kirol ohitura sortzeko, eskola-umeei kirol jardueran dauden aukerak eskaintzeko eta hezkuntza-garapena osatzeko.

Federazio, udal eta erakunde publiko edo pribatuen laguntza daukagu kirol eskaintza integratzaile bat egiteko. Eskaintza horrek genero-berdintasunarekiko begirunea zaintzen du eta gure intereseko talde guztien gogobetetzea bilatzen du.

Eskaintza horren bidez, agintaldiaren hasieran definitutako helburu orokorra zehaztu eta garatu dugu:

Bizkaiko eskola-umeen artean kirola egiteko ohitura sortzeko beharrezko kirol baliabideak eta egitarauak eskaintzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina