Kirolak Lehen Hezkuntzan

Kirolak Lehen Hezkuntzan

13/12/13

Eskola Kirola

Hona hemen nire ustez garrantzitsua den orri bat, hemen zenbait alderdiak ikusi ahal ditugu:
http://aplijava.bizkaia.net/BKIN/?idioma=EU




Zer da eskola kirola?

Eskola-umeek nahitaezko eskola-aldian baina eskola-orduetatik kanpo egiten duten kirol jarduera antolatua da. Eusko Jaurlaritzaren dekretua, eskola kirolari buruzkoa.

Dekretuko definizio hori garatu eta geure egiten dugu, Eskola Kirolaren Atalak dituen xedearen eta ikuspegiaren bitartez. Hori guztia Euskalit erakundearekin (Bikaintasunerako Euskal Erakundea - FundaciĆ³n Vasca para la Excelencia), erakundeen bikaintasun-kudeaketari buruz egiten dugun prestakuntzari eske. 

Xedea 

Eskola Kirolaren Atalaren xedea hau da: kirol eskaintza sustatu, ahalbidetu, antolatu eta arautzea Bizkaiko Lurralde Historikoko eskola-umeentzat, kirol ohitura sortzeko, eskola-umeei kirol jardueran dauden aukerak eskaintzeko eta hezkuntza-garapena osatzeko.

Federazio, udal eta erakunde publiko edo pribatuen laguntza daukagu kirol eskaintza integratzaile bat egiteko. Eskaintza horrek genero-berdintasunarekiko begirunea zaintzen du eta gure intereseko talde guztien gogobetetzea bilatzen du.

Eskaintza horren bidez, agintaldiaren hasieran definitutako helburu orokorra zehaztu eta garatu dugu:

Bizkaiko eskola-umeen artean kirola egiteko ohitura sortzeko beharrezko kirol baliabideak eta egitarauak eskaintzea.


Herri - Kirol eta jolasak




Aizkora-proba. Etzanda dagoen egur zatia ebaki behar


Lokotx biltzea: Banan banan artoak jasotzen dira, saskian sartuaz. Nahi dozun artotik hasten da, bai aurrekotik, bai erditik bai azkenengotik. Arto guztiak lehenik jasotzen duenak irabazten du.

Birla-jokoa, Bola-jokoa edo Bolo jolasa: Bola batekin distantzi konkretu batetik ahal duen beste bolo botatzen saiatuko da. Boloak bota orduko aurrean dagoen bolo ezberdina bota behar duzu, bestela botatako boloak eztira kontutan hartuko.


http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/da/Euskal_Museoa_bowling_game.jpg/320px-Euskal_Museoa_bowling_game.jpg

Giza-proba: Hirukotea egiten da, edo laukotera (indarra eta pisuaren arabera). Bat gurpil gainean esertzen da eta besteak gurpilatik katean lotuta dagoen kirtenetik tira egingo dute. Bi untze (joan etorria) egin ostean eserita doana aldatuko da, parte hartzaile guztiak proba egin arte.

Hankapaloak: Lurra ukitu barik, hankapaloen gainean joanik, mugatuta dagoen ibilbide bateri buelta bat eman eta txandakatu

http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.downloadimg.action?id=7946757

Harri-jasotzea: Harri bola lurretik leporaino jasotzea da. Harria lepoan dugunean botalekura (gurpila berezira) botako dugu. Goma barruan, bola dagoen tokian pertsona bakarra egongo da.

Igela: Distantzia mugatu batera, fitxak botako ditugu igelaren ahotik sartu nahian. Ea zenbat puntu egiten duen.

Ingude-altxatzea: Ingudea bai behean dagoen txapa batean bai buru gainean dagoen txapa batean jo behar (nahi dugun beste). Horretarako adinaren arabera hiru pisu ezberdineko ingudeak erabiliko dira.

Kirrinka: Mugatuta dagoen distantzia batera pare bi buelta ematea, baina kirrinka ezin eskuekin ukitu.

Lasto-altxatzea: Lastua, korda batean lotuta dagoena nahi dugun beste biderretan goian dagoen polea ikutu arte altsatu behar. Gero astiro astiro lurrera jaitsiz. Badaezpada eskuan minik ez hartzeko esku-larruak janzten dira.

 Lasto-botatzea: Al den altura gehienera sarde batekin lastoa botatzea.

Orga-jolasa edo Gurdi-jolasa: Gurdia atzeko partetik jaso, aurreko partea lurrean egonik. Gurdiaren gurpilak lurrean jo barik bueltak eman. Gurdia jasotzeko pertsona bat edota bien artean egingo da.


Sokatira: Bi talde egiten dira, soka muturrean talde bakoitzak ipiniaz. Ea zeinek tirada gehiago irabazten duen. Haur talde handia bada, orduan boskote edo seikoteko taldeak sortu. Denok denon kontra eginez.

Toka: Burdin txaflan bateri, distantzi mugatu batera dagoena, metalezko fitxa handiekin ea zeinek gehien jotzen duen.
  
Trontza: Trontza, serrea edo arpanaz etzanda dagoen egur zatia ebaki behar, proba bikoteka egiten da.

Txalaparta: Binaka txalapartari doinua atera, txandak emanez “txakun” erritmoari jarraituz.

Txingak eroatea: Esku bakoitzean pisu konkretu bat eroanik, ea zeinek buelta gehien (edo untze) egiten duen txingak lurra ukitu arte. Luzea egiten bada, mugatzen dira egin beharreko bueltak, denbora hartuaz. Onena zera da, txingak eskuan izanik korrika egin barik aritzea, baina bai ahal den azkarren ibiltzea.

Zaku-Eramatea: Zakua lepoan eroanda bi edo untze (joan etorria) gehiago egingo dituzte, ea zeinek arinen egiten duen. Proba taldeka egin daiteke, zakua lepotik lepora pasatuz txandaka eginez.

Zaku lasterketa: Zakuaren barruan sartuta bi untze (joan etorria) egingo dituzte, edo gehiago, ea zeinek arinen egiten duen. Proba taldeka egin daiteke, txandaka eginez.

Kirolaren alde txarrak eta hau egiteko aholhuak.



Alde onak daudela aipatuko dudan arren,alde txar batzuk ere badaude haurrak kirola praktikatzearen inguruan. Lehenik, lesioak ugariak izaten dira haurretan, izan ere, haur hauen ehunak ez dira garatuta egoten eta gehiegizko entrenamenduaren ondorioz mikrotraumatismoak izaten dituzte. Beraz, entrenatzaileek jakin behar dute, garapen garaian entrenemenduakintentsitate gutxiagokoak izan behar direla eta konpentsazio ariketak egin behar direla. Horrez gain, gehiegizko entrenamendu horrek haurraren garapena okertu lezake, hau da, aurreko sarretik esan dudan bezala kirolak haurraren garapenean lagundu dezake baina hau gehiegizkoa bada eskeletoa kaltetu dezake garapena oztopatuz.

Bukatzeko, kirola egitea garrantzitsua da neurrian egiten bada, gehiegikeriarik gabe.Hona hemen interneteko zientzia.net orrialdean aurkitutako aholku batzuk haurrak eta kirolaren inguruan:

Beraz, kirola baztertzerik ez dagoelako, hona hemen Nazioarteko Kirol Medikuntzako Federazioak umeen eta gaztetxoen kirol-asmoekiko eman dituen aholkuak:

  1. Lehia-kirolean hasi aurretik, haur guztiei medikuaren azterketa sakona egin behar zaie. Horrela, alde batetik lehia-kirolean hasten diren haurrek ez dutela osasun-arazorik jakin ahal izango da; bestetik, medikuak haur bakoitzarentzat kirol egokiari buruzko eta entrenamendu-saio egokiei buruzko aholkuak eman ahal izango ditu. Hasierako azterketaz gain, noizbehinka egin beharreko azterketei epeak jartzea komeni da, gehiegizko entrenamenduaren ondoriorik ba ote dagoen ikusteko.

  1. Kirol-lanaz gain, entrenatzaileak erantzukizun pedagogikoa ere badu. Horregatik umeen garapenarekin zerikusia duten arazo biologiko, fisiko eta sozialak ezagutu behar ditu.

  1. Entrenatzaileak ume bakoitzaren gorabeherak ezagutu behar ditu, bakoitzaren gaitasunak kontuan hartu eta bakoitzari aukera egokienak eskaini. Umearen garapen orokorra entrenamenduaren eta lehiaren gainetik dago.

  1. Entrenamenduari izaera pedagogikoa ematen bazaio, umearen garapenarentzat ona izango da. Entrenamendua errendimenduan oinarritzen bada, osasun- eta garapen-arrazoiak medio, ez du balio. Gazteentzat ere balio du azken aholku honek.

  1. Umeek kirol askotan hartu behar dute parte, horrela gustukoena, euren izaera, interes eta ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izango dute. Horrela egiten denean, arrakasta handiagoa izaten da eta porrot-sentsaziorik ez da izaten.

  1. Kontaktu fisikoa dagoen kiroletan umeak ez dira adinka sailaktu behar; heldutasunari, gorputzaren tamainari, trebetasunari eta sexuari egin behar zaiei jaramon.

  1. Lehia-saioen arauek eta iraupenek umeen adinerako egokiak izan behar dute; entrenamendu-saioek, berriz, laburrak eta ondo antolatuak. Ondo planifikatutako entrenamenduak, jardueraren optimizazioa lortzeaz gain, lesio-arriskua murrizten du.

  1. Pisu-altxaketa eta halterofilia —gurean harri-jasotzea— ez dira gomendagarriak eskeletoa hazi arte.
     9. Iraupen luzeko lasterketak umeentzat txarrak dira

13/12/12

Herri kirolak(bideoa)


Kirolaren historia


Kirol guztietan ekintza fisikoa da nagusi. Kirola ehizaren oinarrizko elementuetatik eratorri zela uste da, eta geroago zibilizazioaren aurrerabidearekin gizarte harreman, indarraren erakusketa eta jolas ekintza bihurtu zen. Antzinako egiptiarrek eta txinatarrek, adibidez, kirola egiten zuten, baina aurrerabiderik handiena Grezian gertatu zen. Greziako jokorik ospetsuenak Olinpiar Jokoak izan ziren, lau urtez behin egiten zirenak. Kirol modernoa XIX. mendean sortu zen Europan. Hiri handien sorrerak ekintza fisikoak egiteko gogoa piztu zuen, eta biztanleria egonkor bihurtzeak taldeak sortzea eta lehiaketak antolatzea bultzatu zuen, beti ere araudi bati eta tokiko edo herriko erakundeei lotuta (federazioak, batzordeak). Izadiarekin harremanetan egoteko asmoarekin, baita bizikletarekin, automobilaren eta gisako asmakuntzaren ondorioz ere kirol berriak sortu ziren (eskia, mendizaletsuna…). Komunikabideen aurrerapenak hedatu zirenean, burdinbide, errepide edo hegazkinari esker, kirol elkarteak sorrarazi zituen herrialdeetan eta nazioartean. Olinpiar Jokoak berriz ere 1896. urtean antolatu ziren, Pierre de Coubertin frantses baroiari esker, eta nazioarteko lehiaketei bultzada handia eman zitzaien honela.


http://www.guia-padres.com/ninos/imagenes/deporte-ninos-p.jpg
 
http://www.tvcrecer.com/wp-content/uploads/2010/11/iniciacion-deportiva.jpg

http://www.saludalia.com/Uploads/saludalia.com/ImagenesGrandes/deporte-nino-adolescente.jpg

http://www.utilidad.com/sites/default/files/imagecache/article_image/images/boy_child_tennis%20racket_0.jpg 






13/11/27

Zer da kirola?

Kirolak jolas edo lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputzaren ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke. Kirolaren helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, baita arintasuna, mugimendua edo indarra areagotzea ere. Kirolak, bestalde, gogoaren ezaugarri jakin batzuk indartzen ditu, ausardia, iraupena eta diziplina, adibidez. Bestalde, kirol ekintza antolatu guztien helburua markak haustea edo aurkakoari nagusitzea da. Horregatik, aldi jakinetan, lehiaketak edo txapelketak antolatzen dira mundu osoan. Bi kirolari mota nagusi bereizten dira. Batetik, zaletua, edo kirola gustuz egiten duena(amateur), eta bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena. Baina batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa garbia egitea.






http://www.gifmania.com/Gif-Animados-Walt-Disney/Imagenes-Personajes-Disney/Mickey-Mouse/Mickey-Mouse-Deporte/mickey-mouse3-33583.gif