Kirolaren onurak gazteentzat
Pertsona helduentzat osasun iturri da kirola, pisuari eta sasoiari eusteko bitartekoa; haur eta nerabeentzat, berriz, sozializatzeko eta integratzeko bide bat ere izan daiteke. Modu osasungarrian eginez gero, kirolak aukera ematen du pertsonen arteko harremanak jolas testuinguruan lantzeko, eta lagungarria gertatzen da, halaber, autoestimua hobetu eta nork bere buruan segurtasun gehiago edukitzeko. Gurasoek eta profesionalek lan handia dute egiteko haur eta gazteekin, haiei ulertarazteko kirola egitea ez dela lehia sustatzeko sistema batean sartzea, ezpada taldean jolas egiteko biltzea.
- Harremanak egiteko zailtasunak dituzten haurrak: Ikaskideekin harremanak sortu eta lantzeko dohain handirik ez duten haurrentzat, kirola irtenbide ona izan liteke, aukera emango bailieke era askotako pertsonekin harremanak edukitzeko, testuinguru informal eta atsegin batean. Taldean kirola eginez, elkarren artean harremanak sortzen dituzte haurrek, eta elkarrekin aritzera bultzatzen ditu, helburu jakin baten aldeko elkarlanean.
- Autoestimu arazoak dituzten haurrak: Kirola oso onuragarria
izan daiteke konfiantza arazoak dituzten haurrentzat eta eskolan
zailtasunak dituztenentzat. Kirolak aukera ematen die beste dohain
batzuk erakusteko -eskolako testuingurutik kanpo-, eta ikusarazteko
beste kideen maila berean moldatzen ahal direla. Gaitasun fisikoak lantzean haurrak konfiantza hartzen du.
- Banakako kirolen helburua ez da izaten elkarlana lantzea, baina
badituzte zenbait abantaila, eta horiek ere hartu behar dira aintzat:
- Pertsonarik lotsatienak erosoago egon ohi dira jende asko-askok parte hartzen ez duen kirol jardueretan..
-
Banakako kirolek aukera gehiago ematen dute autonomia eta sormena
sustatzeko, eta horrek konfiantza gehiago ematen dio norberari.
-
Gazterik oldarkorrenei eta arauei buru egiten dietenei, alegia, talde
baten testuinguruan baztertuta geratuko liratekeen horiei, mesede egiten
die soilik euren buruen menpe egoteak, nahiz eta entrenatzailea
gain-gainean eduki.
- Haurrak banakako kirol bat aukeratzen
badu, garrantzitsua da zati bat, behintzat, taldean egin ahal izatea;
taldeko jolasen bidez, zertxobait sozializatzeko aukera izango du.
-
Kirola banaka egiten denean, hutsegiteak eta porrotak onartzen
ikasteko, gurasoen laguntza behar izaten du haurrak; taldearen babesik
ez du edukiko egoera horiei aurre egiteko, eta zama astuna izan liteke
harentzat.
- Kirola eta heziketa-balioak Haur eta gazteen garapenean oso
erabilgarri izan daitezkeen heziketa-balioak sustatzen ditu kirolak.
Talde bateko kide sentituz, eskuzabaltasuna eta laguntasuna lantzen
dira, eta, horrez gain, pozak eta penak lagunekin eramateko aukera ere
ematen du. Horrexegatik da ona haur eta neraberik mutirienentzat eta
arauei jarraitzeko zailtasun gehien dituztenentzat; tolerantzia
sustatzen du horiengan, eta erakusten die ez frustraziorik sentitzen
lider baten aginduei men egin behar izateagatik (entrenatzailea da lider
hori), eta erakusten die, halaber, ez jokatzen euren nahiak soilik
aintzat hartuta.
- Kirola ez da 'galdu edo irabazi' Helduek ziurtatu behar
dute, gurasoek bezala entrenatzaileek, kirola haur eta nerabeen
mesedetan dela. Emaitzak berebiziko garrantzia izaten du
kiroletan, eta frustrazio handiak sor ditzakete haurrengan. Hori ez
da, ordea, kontrolatu beharreko alderdi bakarra. Hautatzen den kirolak,
ororen gainetik, ez du diskriminaziorik sustatu behar. Zenbaitetan,
izan ere, taldeko kide batzuk soilik nabarmentzen dira, eta besteak
-hain trebe ez omen direnak- bigarren mailan uzten dituzte. Horrek ez
dio onurarik egingo autoestimu apala daukanari.
Informazioaren iturria: http://revista.consumer.es/web/eu/20090601/interiormente/74872.php
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina