Aizkora-proba. Etzanda dagoen egur zatia ebaki behar
Lokotx biltzea: Banan banan artoak jasotzen dira,
saskian sartuaz. Nahi dozun artotik hasten da, bai aurrekotik, bai erditik bai
azkenengotik. Arto guztiak lehenik jasotzen duenak irabazten du.
Birla-jokoa, Bola-jokoa edo Bolo
jolasa: Bola batekin
distantzi konkretu batetik ahal duen beste bolo botatzen saiatuko da. Boloak
bota orduko aurrean dagoen bolo ezberdina bota behar duzu, bestela botatako
boloak eztira kontutan hartuko.
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/da/Euskal_Museoa_bowling_game.jpg/320px-Euskal_Museoa_bowling_game.jpg
http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/da/Euskal_Museoa_bowling_game.jpg/320px-Euskal_Museoa_bowling_game.jpg
Giza-proba: Hirukotea egiten da, edo laukotera
(indarra eta pisuaren arabera). Bat gurpil gainean esertzen da eta besteak
gurpilatik katean lotuta dagoen kirtenetik tira egingo dute. Bi untze (joan
etorria) egin ostean eserita doana aldatuko da, parte hartzaile guztiak proba
egin arte.
Hankapaloak: Lurra ukitu barik, hankapaloen
gainean joanik, mugatuta dagoen ibilbide bateri buelta bat eman eta txandakatu
http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.downloadimg.action?id=7946757
http://www.mondraberri.com/mondraberri/contenidos.downloadimg.action?id=7946757
Harri-jasotzea: Harri bola lurretik leporaino
jasotzea da. Harria lepoan dugunean botalekura (gurpila berezira) botako dugu.
Goma barruan, bola dagoen tokian pertsona bakarra egongo da.
Igela: Distantzia mugatu batera, fitxak
botako ditugu igelaren ahotik sartu nahian. Ea zenbat puntu egiten duen.
Ingude-altxatzea: Ingudea bai behean dagoen txapa
batean bai buru gainean dagoen txapa batean jo behar (nahi dugun beste).
Horretarako adinaren arabera hiru pisu ezberdineko ingudeak erabiliko
dira.
Kirrinka: Mugatuta dagoen distantzia batera
pare bi buelta ematea, baina kirrinka ezin eskuekin ukitu.
Lasto-altxatzea: Lastua, korda batean lotuta dagoena
nahi dugun beste biderretan goian dagoen polea ikutu arte altsatu behar. Gero
astiro astiro lurrera jaitsiz. Badaezpada eskuan minik ez hartzeko esku-larruak
janzten dira.
Lasto-botatzea:
Al den altura gehienera sarde batekin lastoa botatzea.
Orga-jolasa edo Gurdi-jolasa: Gurdia atzeko partetik jaso, aurreko
partea lurrean egonik. Gurdiaren gurpilak lurrean jo barik bueltak eman. Gurdia
jasotzeko pertsona bat edota bien artean egingo da.
Sega-jolasa: Kodainearekin belarra moztu
http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-518/eu/contenidos/informacion/herrikirolak/eu_1324/images/segalari.gif
http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-518/eu/contenidos/informacion/herrikirolak/eu_1324/images/segalari.gif
Sokatira: Bi talde egiten dira, soka muturrean
talde bakoitzak ipiniaz. Ea zeinek tirada gehiago irabazten duen. Haur talde
handia bada, orduan boskote edo seikoteko taldeak sortu. Denok denon kontra
eginez.
Toka: Burdin txaflan bateri, distantzi
mugatu batera dagoena, metalezko fitxa handiekin ea zeinek gehien jotzen duen.
Trontza:
Trontza, serrea edo arpanaz etzanda dagoen egur zatia ebaki behar, proba
bikoteka egiten da.
Txalaparta: Binaka txalapartari doinua atera,
txandak emanez “txakun” erritmoari jarraituz.
Txingak eroatea: Esku bakoitzean pisu konkretu bat
eroanik, ea zeinek buelta gehien (edo untze) egiten duen txingak lurra ukitu
arte. Luzea egiten bada, mugatzen dira egin beharreko bueltak, denbora hartuaz.
Onena zera da, txingak eskuan izanik korrika egin barik aritzea, baina bai ahal
den azkarren ibiltzea.
Zaku-Eramatea:
Zakua lepoan eroanda bi edo untze (joan etorria) gehiago egingo dituzte, ea
zeinek arinen egiten duen. Proba taldeka egin daiteke, zakua lepotik lepora
pasatuz txandaka eginez.
Zaku lasterketa: Zakuaren barruan sartuta bi untze
(joan etorria) egingo dituzte, edo gehiago, ea zeinek arinen egiten duen. Proba
taldeka egin daiteke, txandaka eginez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina